Iñaki Lascube 1979ko urriaren 3an sortu zen Ainhoan.
Zurgintza ofizio ikasketak egin ondotik, Etxegintza ofizioen Compagnon-en federazio nazionalera (FNCMB) sartu zen Angelun, 2 urtez. 18 urterekin erosi zituen bere lehen tresnak eta horri esker, 25 urterekin hasi zen bere kontu lanean.
10 urtez, arizan da eskalerak egiten (bertzeak bertze zafla-kolatuzko eskailerak), eta hainbat xantierretan (sukaldeak, zurezko zoladurak...). Horri esker, zur gotorra lantzeko esperientzia sendoa eta eskuairea bereganatu ditu.
2013an, Itoitz Esku ofizialeen taldean sartu zen. Bertan, berezitu zen etxe altzarigintzan, neurrian egin altzarietan eta disenuzko objektuetan. Orduan, hasi zen ekaiak (edo materialak) nahasten bere sorkuntza eta serie mugatuetan.
Orain dela 10 urte abiatu zen Ainhoako Ordoikiko Bordan kokatua den EURL LASCUBE enpresa. Jabe Bakarreko Erantzukizun Mugatuko sozietate hori 2004eko agorrilaren 3an sortu zuen, Baionan imatrikulatua da 478 084 965 zenbakipean. Enpresa pvc eta zur maiasturuntza (zurgintza) lan eremuan berezitua da. Gaur egun, EURL LASCUBE enpresaren sozietate kapitala 10 500,00 eurokoa da.
2013an, iñaki Lascube Inaki marka erregistratu zuen.
Gaur egun, marka hori bakarra da neurrira egin altzariak hastapenetik burura arte Ipar Euskal Herrian egiten dituena. Izan diseinua edo fabrikazioa : lan guzia Euskal Herrian egina da...
Fabrikatze lantegia Ainhoan kokatua da, Ipar Euskal Herrian.
Gure ekoizpen taldeko zurgin guziek ofizioa lantegian berean ikasia dute, gehienak herriko gazteak dira.
Batek bertzea osatzen duten ofizio andana bat bildu dira Biarritzeko Itoiz Esku erakustokian :
Erakustokiko bortz ofiziale nagusiak hauek dira :
Ez beha egon ! Ezagut itzazu gure sorkuntzak eta dudarik gabe bisita ezazu gure erakustokia, zure ametsetako altzaria gurekin aipatzeko !